Boga Boga
Boga, Boga, Mariñela, Mariñela !
Joan behar dugu urrutira, urrutira
Bai indietara, bai indietara
Ez dut, ez dut, nik ikusiko
Zure plai ederra, plai ederra,
Agur, Agur, Ondarroako
Itsaso bazterra
Mariñela ! Boga ! Mariñela !
Vogue, vogue, marin,
Nous partons très loin,
Oui, aux Indes.
Non, je ne verrai plus
ta belle plage,
Adieu, rivage
d'Ondarroa.
Marin, vogue ! Marin !
|
Gernikako Arbola
Gernikako arbola da bedeinkatua,
Euskaldunen artean guztiz maitatua:
Eman ta zabal zazu munduan frutua.
Adoratzen zaitugu arbola santua.
Traduction approximative non littérale
Mila urte inguru da esaten dutera
Jainkoak jarri zuera Gernikan arbola;
Zaude bada zutikan orain da denbora,
Eroritzen bazera arras galdu gera
Ez zera eroriko arbola maitea,
Baldin portatzen bada bizkaiko juntea
Laurok hartuko degu zurekin partea,
Pakean bizi dedin euskaldun jendea.
Betiko bizi dedin Jaunari eskatzeko
Jarri gaitezen danok laister belauniko;
Eta bihotzetikan eskatu ezkero,
Arbola biziko da orain eta gero.
|
Haurrak ikasazue
Nota : Les couplets sont bissés
Haurrak ikasazue
eskuaraz mintzatzen
ongi pilotan eta
oneski dantzatzen
Aire tun txikitun, aire tun, aire (4 fois)
Gure kantu xaharrak
kontserba ditzagun
aire pollitagorik
ez da sortu nehun
Ez ahantz behin ere
sorterri ederra
haran mendiak eta
itsaso bazterra
Bihotz leiala ere
atxik aitameri
eta nonbait goait dagon
gazte maiteari |